XIX. mendeko herri europear batean, Victor gaztea infernura bidaltzen dute eta han, andregai hilotz misteriotsu batekin eskonduko da, bere benetako andregaia bizidunen munduan itxarongo dion bitartean. Victorrek laster ikasiko du, mundu honetan ez dagoela bere maitale hilotzetik bananduko duen ezer edo inor.
Parasikologian adituak diren Venkman, Stantz eta Epengler doktoreei eskatutako ikerketa beka bat ukatu egiten diete. Lanik gabe daudenez, Mamu-Harrapatzaileak enpresa sortzea bururatzen zaie, New York ektoplasmaz garbitzeko helburuarekin. Mamu agerpenen bat-bateko gehikuntza nabarmenak zera erakusten du: deabru ahaltsu eta arriskutsu bat etortzekotan dago...