Sofi-ren istorioa kontatzen digun filma. Madarikazio baten erruz, atso zahar baten itxura hartuko du neskatxak. Madarikazioa konpondu nahian, txorimalo baten laguntza aurkituko du, Gaztelu Ibiltarira eramango duena (airean mugitzeko gaitasuna duen jauregi/gailu bat). Hango nagusi Hauruk eta bere suzko deabrutxoak, Kaltziferrek, lagunduko diote Sofiri. Era berean, bi herrialderen arteko gerra arriskua ere kontatzen du filmak, nolabaiteko steam-punk estetika Miyazakiren estilo zoragarriarekin nahastuta.
Alagaësia eskualdeko baso mitiko batean, Eragon baserritar gazteak harri urdin eder eta bitxi bat aurkitu du. Familiak negu gogorra igaro ahal izateko, mutikoak harria janariagatik aldatzea erabakiko du, baina harrituta ikusiko du herensuge bat jaiotzen zaiola harritzat zuen arrautzatik.