Sorginak, ipotxak eta botere magikoak nahasten dituen Erdi Aroko ipuina. Bavmorda sorgin eta erregina gaiztoaren gazteluko mazmorretan, preso batek neskato bat erdituko du. Profezia zahar baten arabera, sorginaren erregealdiari amaiera emango dio neskato honek. Emaginak neskatoa sorginaren amorrutik salbatu nahiko du, baina gazteluko txakurrak atzetik dituela, sehaska ibaira bota beste aukerarik ez du izango. Korronteari esker, ipotxen herri batera iritsiko da sehaska, eta han Willow ausartak adoptatuko du neskatoa.
Peter Pan hazi egin da eta orain ospe handiko abokatua dugu. Ez du bere haurtzaroko deus ere gogoratzen, baina Kako kapitainak bere seme-alabak bahitzen dituenean, Inoiz Ezko lurralde liluragarrira itzuli beharko du haien bila. Han, Kanpaitxo maitagarriaren laguntzaz, seme-alabak ezezik behiala izan zen haurra ere berreskuratzeko aukera izango du.
Molly Mahoney, Magorium Jaunaren Denda Magikoko emakume gerente herabea da. Hau, munduko jostailu dendarik miresgarri eta zoragarriena da. Baina 243 urte dituien Magorium jaunak (dendako jabe xelebreak) negozioa Molly gaztearen eskuetan jartzea erabakitzen duenean, dendak aldaketa ilun eta bitxia nozitzen du.