Matilda Wormwood 5 urteko haur azkarra da, bere adinari dagokionerako oso aurreratua. Gurasoek ez diote kasurik egiten, ez dira Matildaren hezkuntzaz arduratzen eta beraien aisialdi eta bizimoduari ematen diote garrantzia. Zaintza gabezi horren aurrean, Matildak aparteko gaitasunak dituenez bere kabuz irakurtzeko gai da eta txikitatik bere kabuz joaten da liburutegira. Eskolan, Matildak Trunchbull izeneko zuzendari beldurgarria ezagutuko du, pertsonaia honek eskola tradizionalaren irudia islatuko duelarik. Eta harreman berezia eraikiko du Honey andereñoarekin eta honek, bere garapenean lagunduko dio, gurasoek ematen ez dioten arreta asebetez eta bere jakin-mina elikatuz.

Hogget etxaldean, mota guztietako animaliak bizi dira elkarrekin. Bakoitzak eginbehar bat du, ondotxo ezagutzen duena eta ahalik eta hobekien egiten ahalegintzen dira. Norberak badaki bere lekua zein den.Baina etxaldera Babe iristen da; baserritarrak zozketa batean irabazi duen txerrikumea. Hoggetek zerbait berezia antzematen dio txerritxoari, eta artzain zakurraren ofizioa irakastea erabakitzen du. Eta era xelebre honetan, Babek Gabonetako afaria izatea ekidingo du.

Boog hartz arre bat da, etxekotua, bere kasa bizitzeko gaitasunik ez duena. Egun batean, Elliot orein mengela eta hitzontzia ezagutzen duenean Boogen mundu perfektua hondatu eta eraitsi egiten da. Boogek eta Elliotek indarrak batu, eta beste animalien laguntzarekin basoaren kontrola Naturari itzultzeko borroka egingo dute.