Peluxezko hartzatxoen erregimentu batek bere kanpamentu militarra utzi eta Baso Magikoa salbatuko du, azken bataila tamalgarri batean amaituko den misioa.
Garai ilunak dira Txina inperialean. Antzina gizakien lagun eta aliatu jakintsuak ziren dragoiak urteetan zehar jazarriak eta ziegetan giltzapetuak izan dira. Mendiko gotorleku urrun batean, neskato batek azken dragoiari ihes egiten laguntzen dio, eta batera altxorrik preziatuena berreskuratzeko misio zoragarri batean abiatuko dira. Izan ere, hilezkortasuna lortzeko ahalmen magikoa eskuratu nahi duen azti gaizto batek lapurtutako azken herensuge-arrautzaren bila joaten dira.