AEB, Illinois estatuko Winnetka udalerria. Kevin McAllister (Macaulay Culkin) kide ugariko familia bateko zortzi urtetako mutikoa ezustean etxean bakarrik gelditu da, bere familia osoa Frantziara oporrak pasatzera joan denean etxean laga baidute. Kevinek bere kaxaz baliatzen ikasi eta bere etxea nahiz auzoko gainontzeko itxitako etxebizitza guztiak lapurtzeko asmoa duten Harry eta Marv (Joe Pesci eta Daniel Stern) lapur aldrebesei aurre egin beharko die. Amak (Catherine O'Hara) semea faltan bota bezain laister, Kevinen bila itzultzeko Chicagorako hegaldia hartuko du.
Eguberrietan, Kevin McCallister (Macaulay Culkin) mutikoa eta bere familia oporrak igarotzeko hegazkin bat hartzear daude, baina Kevin nahastu eta New York hirira eramango duen hegazkinera igoko da, bertan bere burua bakar-bakarrik eta inoren laguntzarik gabe aurkituz.
Hogget etxaldean, mota guztietako animaliak bizi dira elkarrekin. Bakoitzak eginbehar bat du, ondotxo ezagutzen duena eta ahalik eta hobekien egiten ahalegintzen dira. Norberak badaki bere lekua zein den.Baina etxaldera Babe iristen da; baserritarrak zozketa batean irabazi duen txerrikumea. Hoggetek zerbait berezia antzematen dio txerritxoari, eta artzain zakurraren ofizioa irakastea erabakitzen du. Eta era xelebre honetan, Babek Gabonetako afaria izatea ekidingo du.