Mavkak, basoko arimak, maitasunaren eta zaindari betebeharraren arteko hautu ezinezkoari aurre egin beharko dio gizaki batez maitemintzen denean. Goi Mendi Beltzetatik haratago, izaki fantastikoz betetako erresuma bat zabaltzen da. Mavka, baso sorgindu honen zaindaria, basoa edozein eraso edo bidegabekeriatik babestea du helburu nagusi, baita gizakien erasoetatik ere. Mavkak Lucas ezagutu du, mendietan galdutako musikaren maitale gaztea, eta maitemindu egin dira. Arau guztien kontra, Mavka eta Lucas maitasun-istorio batean murgildu dira, erreinuan izango dituzten ondorioak kontuan hartu gabe. Mavkak basoa salbatu ahal izango du?

Magiaz beteriko abentura hau 10 urteko Lewis mutikoa bere osaba Jonathanen etxe zahar eta misteriotsura doanean hasiko da. Une hartatik aurrera etxe barruan gauza harrigarriak gertatuko dira. Osabak sorginkeriazko mundu miresgarri bat erakutsiko dio eta mundu horrek bizia hartuko du Lewisek ustekabean hilak esnatzen dituenean. Steven Spielberg izan da familia osoarentzako abentura magikoa den 'Horman Erlojua Duen Etxea' honen ekoizlea, eta Eli Roth zuzendaria. Eric Kripke ('Sobrenatural' telesailaren sortzailea) da gidoilaria, eta 1973an John Bellairsek idatzi eta Edward Gorey ilustratu zuen haurrentzako klasikoan oinarrituta dago.