Mikey hamairu urteko umea da. Bere anaia zahar eta lagunekin Goonietarrak izeneko talde bat sortzen dute. Egun batean, haien etxeko ganbaran XVII. mendeko piraten altxor baten mapa aurkituko dute eta haren bila abiatuko dira.

Fievelen familia berriz mugituko da. Oraingoan Mendebalde urrunera joango dira, non katuak eta saguak lagunak diren. Jakina, Fievelek ez du hori sinisten eta ongi egiten du, katuek nahi duten bakarra saguak erakarri eta gero erlaxatzen direnean erraz sabelak betetzea da.

"Enperadore" pinguinoen herrialde zabalean, antartida barrenean, kantatzen ez badakizu bazterrean bizitzera kondenaturik aurkituko duzu zeure burua. Hauxe bera gertatzen zaio Mumble pinguinoari, hots, munduan dagoen kantaririk txarrena berau. Jaio zenetik, hala ere, bere-berezkoa duen dohain baten jabe dela erakutsi du: klake dantzari paregabea dugu Mumble.