Bost urtez aberasteko asmoz munduan zehar ibili ondoren, Westley (Cary Elwes) bere sorterrira itzuliko da, zertarako eta bere andregaiarekin, Buttercup (Robin Wright Penn) ederrarekin ezkontzeko. Neska berreskuratzeko, ordea, Vizzini eta bere menpeko maltzurrei aurre egin beharko die. Proba hura gainditurik, beste oztopo handiago batekin topatuko da aurrez aurre: Humperdinck printzea, zeinek Buttercup gajoarekin ezkontzeko asmoa baitu, nahiz eta hark ez duen maite...

Robot-fabrika batean modelo sofistikatu bat eraikitzen da helburu baketsuekin, baina arduradunek erabakitzen dute gerrarako ere balio dezakeela. Asmakizunaren aurkezpenean, tximista batek robota jotzen du eta une horretatik aurrera makina militarra izateari uzten dio. Ihesi doala neska batekin topo egingo du eta honek estralurtarra delakoan etxera eramango du.