DJ izeneko mutilak txikitatik zekien Nebbercracker etxeak, han, kalearen bestaldean, bazuela gauza arraroren bat. Egun batez etxea munstro bihurtu da, bizia hartu du, eta DJk bere lagun Chowderri eta Jennyri eskatu die laguntza etxe bizidun horren sekretua aurkitzeko. Nola ez dakitela, hiru lagunak borroka latz batean murgildu dira. Izaki izugarri bat da euren arerioa, eta helburua, euren auzoa suntsipenetik salbatzea.

Lukas gaixoari dena oker ateratzen zaio. Duela gutxi beste hiri batera aldatu, eta lagun bakar bat ere ez du egin. Haren arreba Tiffanyk behin eta berriz gogaitzen du eta, hau dena gutxi balitz, bere gurasoek kasu zipitzik ere ez diote egiten, haien ezkontzaren urteurreneko bidaia prestatzen baitabiltza. Lukasek badu zaletasunik: inurriek egiten dituzten lur-muino txikiak zapaldu eta ostikatu. Era horretan apaltzen du bere fustrazioa...