Goiz batean Sven izugarriaren gudari gaizkileek Flakeko bikingoen herrixka erasotuko dute. Herriko haur guztiak bahituko dituzte, Vicky Halvar buruzagiaren seme ilegorri argia salbu. Halvar burugogorra da eta bahitzaileak harrapatu eta umeak askatu nahi ditu, kosta ala kosta. Halvarrek ez du Vicky beraiekin joaterik nahi, baina Vickyk itsasontzian sartzea lortuko du. Vicky eta bikingoek mamuei eta hainbat eta hainbat doilorri aurre egin beharko die.