Dorothyk, ostadarraz haraindi joatea amets duen neskak, bere nahia beterik ikusiko du tornado batek bera eta bere zakurtxoa Oz-en lurraldera eramaten dituenean. Mendebaldeko sorgin maltzurra iraintzen duenean, eta iparraldeko sorgin zintzoak hala aholkaturik, Esmeraldako hirira abiatzen da bide horiaren barna. Bertan Oz-eko azti ahalguztiduna bizi da, neskari Kansas-era atzera itzultzen lagun diezaiokeen bakarra. Bidean zehar, txorimaloa, latorrizko gizona eta lehoi koldarra izango ditu lagun. Txorimaloak zerebroa nahi du, latorrizko gizonak bihotza eta lehoiak, aldiz, falta zaion ausardia. Oz-eko aztiak beraiei ere lagunduko dielakoan, Esmeraldarako abenturan neskarekin bat egingo dute.
Veda heriotzarekin obsesionatuta dagoen neskatoa da: ama hil zaio eta aitak ehorztetxe bat zuzentzen du. Bere ingeleseko irakaslearekin maiteminduta dago, eta uda partean poesia-ikastaro batzuetarako izena emango du hura txunditzeko. Vedaren aitak Shelly makillatzaile aditua kontratatu du, eta berehala maitemindu da harekin, baina neskatoa harremana oztopatzen saiatuko da.