Luke Skywalker gazteak (Mark Hamill) indarrak biltzen ditu zaldun Jedi batekin (Alec Guiness), pilotu harro batekin (Harrison Ford), giza itxurako tantai iletsu batekin eta bi androiderekin, unibertsoa salbatzeko Inperioaren guda-estazio boteretsuaren mehatxutik. Horrekin batera, Leia printzesa (Carrie Fisher) aurkitu eta askatu beharko dute Darth Vader gaiztoaren atzaparretatik.