Sarah neskatoak labirinto bat gurutzatu beharko du bere anaia txikia erreskatatzeko. Iratxo batzuek bahitu dute anaia, eta iratxoen errege den Jareth boteretsuaren esku dago. Sarah berehala ohartuko da labirintuan gauzak ez direla diruditen bezalakoak.