Hogget etxaldean, mota guztietako animaliak bizi dira elkarrekin. Bakoitzak eginbehar bat du, ondotxo ezagutzen duena eta ahalik eta hobekien egiten ahalegintzen dira. Norberak badaki bere lekua zein den.Baina etxaldera Babe iristen da; baserritarrak zozketa batean irabazi duen txerrikumea. Hoggetek zerbait berezia antzematen dio txerritxoari, eta artzain zakurraren ofizioa irakastea erabakitzen du. Eta era xelebre honetan, Babek Gabonetako afaria izatea ekidingo du.

"Enperadore" pinguinoen herrialde zabalean, antartida barrenean, kantatzen ez badakizu bazterrean bizitzera kondenaturik aurkituko duzu zeure burua. Hauxe bera gertatzen zaio Mumble pinguinoari, hots, munduan dagoen kantaririk txarrena berau. Jaio zenetik, hala ere, bere-berezkoa duen dohain baten jabe dela erakutsi du: klake dantzari paregabea dugu Mumble.