Blu AEBetako Minnesotako herri txiki batean hazi den guacamayo bat da, eta egun batean jakiten du bere espezieko azken ale arra dela. Orduan, Blu eta Linda bere jabea, laguna eta babeslea, Rio de Janeirora joatea erabakitzen dute, Tulio, txorietan aditua, eta Perla, bere espezieko azken emea, ezagutzeko. Elkarrekin abentura batzuetan murgiltzen dira, istorioa garatu ahala ezagutzen dituzten beste lagun batzuekin batera bizirauteko.
Maurice behar bezalako pinguinoa da... Baina tigre bat du barruan! Tigre batek hezita, pinguino hau itsas hegazti izatetik haratago, kung-fu maisu bilakatu da. Aurrerantzean, bere lagunekin batera, bere amak egin zuen bezalaxem Maurice oihanean bakea eta justizia nagusitu daitezen saiatuko da. Baina Igor-ek, koala gaiztoak, bere jarraitzaileekin (oso argiak ez direnak) oihana suntsitzeko asmoa du