Obelix iritsi berri den Falbalataz maitemindu da. Asterixen gomendioz loreak ematen dizkionean, bera, bere mutil laguna den Tragicomixekin doa. Bikoteak, paseo erromantiko batean daudelarik, Effraye dekurioiak atxilotu, legiora sartu eta Saharara eramaten ditu. Ondoko erromatar kanpamentua suntsitu ondoren, Asterix eta Obelixek, Idefixekin laguntzarekin, legioan sartzea erabakitzen dute bikotea erreskatatzeko.

Behin batean, Asterix, bere kirolik gogokoena den ehizan ari da, eta lau erromatar legionario aurkitzen dute, Asterixek berehala garaitzen dituenak. Lau erromatarrak euren kanpamentura itzulitakoan, Kaius Bonus zenturioiari, halako pasara eman diena, neurrigabeko indarra zuen galiar bakarra izan dela kontatzen diote. Galiarrek indar hori nondik lortzen duten jakin nahirik, Kaius Bonusek, Zesarren tokia hartu nahi duena, espioi bat bidaltzen du Asterixen herrixkara, Kaligula Minus, galiarra bailitzan mozorroturik. Behin herrixkara iritsita, erromatarrak Panoramixen edabe magikoa hartzen du, eta, ondoren, dantza batean, gezurrezko bibotetik tiratzen diotenean, herrixkakoek, erromatarra ezagutzen dute. Hau, baina, berehalako batean korrika abiatzen da bere kanpamenturantz, oraindik edabe magikoaren eraginpean, eta, Kaius Bonusi, indar hori, edabe magiko batetik datorkiela kontatzen dio.