Harry Potter eta bere adiskideak Hogwarts ikastetxean hirugarren ikasturtea hasi bezain azkar misterio batekin topo egingo dute: Azkaban aztientzako espetxetik Sirius Black presoak ihes egin berri du, Lord Voldemorten kide arriskutsua, eta Harry Potteretaz mendekatzeko asmoa du. Azti ikasle gaztetxoak ein handi batean Sirius espetxeratu zezaten lagundu zuen, beraz Harryk beldurra izateko arrazoiak soberan ditu.
Uda amaiturik, Harryk bere osaba-izeben etxe itogarritik alde egiteko abagunerik ez du aurkitzen. Halako batean Dobby azalduko zaio logelan, elfo domestikoa. Honek ohartarazpen beldurgarria egingo dio: Hogwartsera itzuliko balitz egundoko arriskupean egongo litzateke. Elforen ahaleginak ahalegin, Ron eta bere anaiek auto hegalari batez erreskatatuko dute Harry, zeina Weasleytarren etxe goxoan besozabalik hartuko duten.