Britainiarrak mendeen joan-etorrian berexiak bilakatu direla esatea gehitxo litzateke. Jada jatorriz bitxiak baitziren eta gainontzekoengandik ezberdinak. Britainiarrak ez dira inoiz te orduan borrokatzen, ezta asteburuetan ere, beraz Julio Zesarri haiek irabaztea arras erraza egin zitzaion, nahiz eta erromatarrak Britainian nahiko desantolatuak agertu. Zorionez, isolatutako britainiar herrixka bat oraindik ere matxino dirau! Beren laguntza eskaturik, erromatarrak Londiniumen topatu dituzte ardo kupel guztiak bereganatu dituzte, baita galiarrena ere, beren lehen britainiar bazkaritik osatzen bauzeuden. Aginduak betez, legionariek kupelak bana-bana dastatuko dituzte, haietako zeinetan edabe magikoa dagoen jakiteko. Dastaketaren zeremonia sekulako kaosa bilakatuko da, erromatar soldaduak azken tantararte mozkortuko baidira. Orduan Asterixi kupel preziatua bereganatzea erraza egingo zaio, baina denbora laburrez. Obelix ohartzeko mozkorregi dagoenez, berehala kupela ohostuko baidiote...

Boog hartz arre bat da, etxekotua, bere kasa bizitzeko gaitasunik ez duena. Egun batean, Elliot orein mengela eta hitzontzia ezagutzen duenean Boogen mundu perfektua hondatu eta eraitsi egiten da. Boogek eta Elliotek indarrak batu, eta beste animalien laguntzarekin basoaren kontrola Naturari itzultzeko borroka egingo dute.