XIX. mendeko herri europear batean, Victor gaztea infernura bidaltzen dute eta han, andregai hilotz misteriotsu batekin eskonduko da, bere benetako andregaia bizidunen munduan itxarongo dion bitartean. Victorrek laster ikasiko du, mundu honetan ez dagoela bere maitale hilotzetik bananduko duen ezer edo inor.

Hemen ditugu berriro ere "Izotz Aroa" eta "Itzoz Aroa 2:Urtze Aldia" filmetako lagunak, historiaurreko abenturarik ikusgarrienean. Oraingo honetan Mannyk eta gainerakoek mundu galdu bat aurkitu dute. Mundu horretan dinosauro bitxi batzuk bizi dira, besteak beste tiranosauro erretxin bat, Sidekin garbitu gabeko kontu bat daukana. Bestetik, Scrat txora-txora eginda dago Scratterekin, baina... zein dira Scratteren benetako asmoak: Scrati bihotza lapurtzea, ala ezkurra lapurtzea?