Henry Hill, New York hiriko Brooklyn barrutiko irlandar aita eta siziliar ama eta mafiako kide izateko irrikia duen gaztea da. Hamalau urterekin amets hori egi bilakatu du, Lucchese familiako Paulie Cicero buruzagiaren konfiantzazko mutila bihurtu baita. Buruzagiak hainbat betebehar aginduko dizkio, azkenean auzoko mafiaren antolaketan bere postua sendotzea lortuko duelarik. Azkenean auzoko mafiako estatubatuar-irlandar buruzagia den Jimmy Conway eta Tommy de Vito estatubatuar-italiarraren adiskide bilakatuko da, piskanaka-piskanaka gero eta negozio zikinagoetan barneratuko delarik.

Bost urtez aberasteko asmoz munduan zehar ibili ondoren, Westley (Cary Elwes) bere sorterrira itzuliko da, zertarako eta bere andregaiarekin, Buttercup (Robin Wright Penn) ederrarekin ezkontzeko. Neska berreskuratzeko, ordea, Vizzini eta bere menpeko maltzurrei aurre egin beharko die. Proba hura gainditurik, beste oztopo handiago batekin topatuko da aurrez aurre: Humperdinck printzea, zeinek Buttercup gajoarekin ezkontzeko asmoa baitu, nahiz eta hark ez duen maite...