Lurralde magiko batekin muga egiten duen herrixka ingeles batean, Tristan gaztea zerutik eroritako izar baten bila hasi da, Victoriaren bihotza bereganatzeko. Benetako odisea batek herrialde misteriotsu batera eramango du, eta han aurkituko du izarra. Baina beste batzuk ere izarraren bila dabiltza: erregearen lau semeak eta Lamia, gaztaroa berreskuratu nahi duen sorgin maltzurra.

Peter Pan hazi egin da eta orain ospe handiko abokatua dugu. Ez du bere haurtzaroko deus ere gogoratzen, baina Kako kapitainak bere seme-alabak bahitzen dituenean, Inoiz Ezko lurralde liluragarrira itzuli beharko du haien bila. Han, Kanpaitxo maitagarriaren laguntzaz, seme-alabak ezezik behiala izan zen haurra ere berreskuratzeko aukera izango du.