Ume aztiaren laugarren atala Quidditch-eko nazioarteko koparekin hasiko da. Cho Chang-enganako erakarpenaren hastapena kontatuko da, hala nola magiako ikastaro berri bat, non egundoko ezusteak Harry berebiziko arriskuei aurre egitera behartuko duen. Hiru eskolen arteko magia lehiaketa bat ere izango da, baita "Aipatua-ere-izan behar ez duen-haren" etorrera beldurgarria ere.

Peter, 12 urteko mutil errebeldea da. Londresko umezurtz-etxe ospel batean pasatu du bere bizitza guztia. Eldarniozko gau batean Sekula Betiko izeneko pirata, gerlari eta maitagarrien mundu fantastikora eramana ikusiko du bere burua. Abentura zirraragarriak bizi dituen bitartean ahaleginduko da argitzen zergatik bere amak abandonatu zuen umezurztegian jaio eta berehala. Tigrilla izeneko neska gerlaria eta Garfio kapitainaren lagun berriaren laguntzarekin Bizarbeltz gupidagabeari aurre egin beharko dio Sekula Betiko herrialdea salbatzeko eta bere benetako patua aurkitzeko: Peter Pan izenez betirako ezaguna izango den heroia bihurtzea.