Kleopatra ederrak Julio Zesarri egizpziarrak erromatarrak baina eraikitzaile hobegoak direla frogarazi nahi dio, eta horretarako Numerobis arkitektoari hiru hilabeteko epean jauregi bat eraikitzeko ardura emango dio. Numerobisek ez du uste betekizuna horren epe motzean burutzeko gai denik, hortaz galiarren herrira joan eta Panoramix adiskideari laguntza eskatuko dio. Hortaz, bi adiskideak, Asterix, Obelix eta Idefixekin batera Alexandriara joango dira. Elkarrekin batera jauregia eraikitzen saiatzen diren bitartean hainbat oztopo eta arrisku gainditu, Esfingea eta piramideak bisitatu eta Nilo ibaian nabigatuko dute, bai eta espetxean egonaldi bat izan ere...
Freeze jaunak Barbara Gordon bahitzen duenean, hilzorian dagoen emaztea salbatzeko organo emaile gisa, Batmanek eta Robinek aurkitu behar dute operazioa hasi aurretik.
Behin batean, Asterix, bere kirolik gogokoena den ehizan ari da, eta lau erromatar legionario aurkitzen dute, Asterixek berehala garaitzen dituenak. Lau erromatarrak euren kanpamentura itzulitakoan, Kaius Bonus zenturioiari, halako pasara eman diena, neurrigabeko indarra zuen galiar bakarra izan dela kontatzen diote. Galiarrek indar hori nondik lortzen duten jakin nahirik, Kaius Bonusek, Zesarren tokia hartu nahi duena, espioi bat bidaltzen du Asterixen herrixkara, Kaligula Minus, galiarra bailitzan mozorroturik. Behin herrixkara iritsita, erromatarrak Panoramixen edabe magikoa hartzen du, eta, ondoren, dantza batean, gezurrezko bibotetik tiratzen diotenean, herrixkakoek, erromatarra ezagutzen dute. Hau, baina, berehalako batean korrika abiatzen da bere kanpamenturantz, oraindik edabe magikoaren eraginpean, eta, Kaius Bonusi, indar hori, edabe magiko batetik datorkiela kontatzen dio.
Panoramixek, menir batekin kolpe bat hartu eta memoria galtzen du. Horrek zorigaitz ikaragarria eragiten du, bera baita edabe magikoa egiten dakien bakarra, eta beraz herria erromatarretik salbu mantentzen duena.