Amandak eta bere irudizko lagunak, Rudgerrek, fantasiazko abentura zirraragarriak bizi dituzte elkarrekin. Baina Rudger bakarrik geratzen denean, mehatxu misteriotsu bati aurre egin beharko dio.
Hogget etxaldean, mota guztietako animaliak bizi dira elkarrekin. Bakoitzak eginbehar bat du, ondotxo ezagutzen duena eta ahalik eta hobekien egiten ahalegintzen dira. Norberak badaki bere lekua zein den.Baina etxaldera Babe iristen da; baserritarrak zozketa batean irabazi duen txerrikumea. Hoggetek zerbait berezia antzematen dio txerritxoari, eta artzain zakurraren ofizioa irakastea erabakitzen du. Eta era xelebre honetan, Babek Gabonetako afaria izatea ekidingo du.
Beste mundu bat. Gaya. Leku baketsua, lasaia. Kezkarik gabe bizi da bertan jendea. Badute nolabaiteko antza gizakiekin, baina askoz ere txikiagoak dira (eta baliteke gizakiak baino lasaiago bizitzea gainera). Baina, egun batean, okertu egingo da erabat haien bizitza. HARRIA lapurtu du norbaitek, mundua bizirik mantentzen duen harri sakratua. Gaya desagertzeko arriskuan dago orain. Baina bertako bi biztanlek, Book eta Zinok, Gaya salbatzeko gurutzada bati ekitea erabakiko dute, eta hala iritsiko dira gizakien mundura, hemen "mundu errealtzat" ezagutzen dugun leku horretara. Lur ezezaguna eta arrotza da haientzat, areriozkoa eta arriskutsua.