Chihiro 10 urteko neska da, eta bere gurasoek -Akio eta Yugo- etxez aldatu behar dutela esaten diotenean, asko nahigabetzen da. Etxe berrirako bidean galdu egiten dira eta tunel misteriotsu bat aurkitzen dute, eta jakinguraz beterik, barnera doaz. Familia txikia itxuraz abandonaturiko herri baten kalean sartzen da, jatetxez betea, eta aitak bazkaltzeko leku on bat topatzen du. Baina gurasoak jan eta berehala sorginkeria baten ondorioz txerri bihurtzen dira. Chihiro mundu misteriotsu eta magiko horretan dagoen bainuetxean bizirauten saiatu beharko da.

Charlie mutiko txiro bat da. Etxe txiki batean bizi da bere gurasoekin eta aitona-amonekin eta ia ez dira sartzen bizilekuan. Beti berdina jaten dute, ez dutelako janaria erosteko dirurik. Umea bizi den hirian munduko txokolate fabrikarik handiena dago baina, aspalditik, inor ez da sartu lantegian. Egun batean, Willy Wonka jaunak, hango nagusiak, esaten du bost urrezko bilete sartuko dituela txokolatina paketetan eta lortzen dituztenak bere lantokira sartuko direla. Lortuko ote du mutilak txartelen bat? Lortuko ote du sartzea?

Grinch ogro berde moduko bat da, eta beti bizi izan da bakartuta mendi baten gailurrean, herri kanpoaldean. Bakarrik egotera ohituta dago, jendeak Gabonetan kantatzen dituen gabon-kantak jasan. Mendekatzeko asmoz, Santa Klausen opariak lapurtzea erabakiko du.

Obelix iritsi berri den Falbalataz maitemindu da. Asterixen gomendioz loreak ematen dizkionean, bera, bere mutil laguna den Tragicomixekin doa. Bikoteak, paseo erromantiko batean daudelarik, Effraye dekurioiak atxilotu, legiora sartu eta Saharara eramaten ditu. Ondoko erromatar kanpamentua suntsitu ondoren, Asterix eta Obelixek, Idefixekin laguntzarekin, legioan sartzea erabakitzen dute bikotea erreskatatzeko.