Gerra arteko denboran, Benito Mussolini Italian diktadore da. Marco Pagot piloto militar italiar aritua da, lagun bat gudan hiltzen ikusi ondoren, sorginkeri berezi baten biktima bihurtzen da, txerri itxura ematen diona. Honen ondorioz baita bere hidrohegazkina gorria dela eta, "Porco Rosso" ezizena hartzen du eta ordainsari ehiztari famatua bilakatzen da, Adriatiko itsasoan piraten lapurretak ezeztatzen dituena. Piratek, Porcotaz nazkaturik kontraerasotzea erabakitzen dute estatubatuar abenturazale bat kontratatzen.

Sosuke itsasora begira dagoen labar batean bizi da. Goiz batean, burua marmeladazko pote batean sartuta duen koloretako arrain batekin egingo du topo. Sosukek askatzen lagunduko dio eta elkarren arteko lilura sortuko da. Hala ere, arrainaren aitak, garai batean gizaki izan zen aztiak, berarekin itsasora itzultzera behartuko du. Ponyo koloretako arrainak haur izan nahi du eta ihes egingo du. Kaosa nagusituko da eta Ponyoren ahizpak maremoto erraldoi bihurtuko dira Sosukeren itzulera eragiteko. Ur azpiko munduaren eromenak Sosuke nahastuko du.