1935. Shanghai. Indiana Jones arkeologo ausartak hiriko taberna batean liskar larriak eduki ondoren, ihes egitea lortzen du bertako abeslari batekin eta honen lagun gaztearekin. Hegaldi zoro baten ondoren, Indian bukatuko dute eta bertako herrixka bateko biztanleei laguntzea erabakiko dute.

Charlie mutiko txiro bat da. Etxe txiki batean bizi da bere gurasoekin eta aitona-amonekin eta ia ez dira sartzen bizilekuan. Beti berdina jaten dute, ez dutelako janaria erosteko dirurik. Umea bizi den hirian munduko txokolate fabrikarik handiena dago baina, aspalditik, inor ez da sartu lantegian. Egun batean, Willy Wonka jaunak, hango nagusiak, esaten du bost urrezko bilete sartuko dituela txokolatina paketetan eta lortzen dituztenak bere lantokira sartuko direla. Lortuko ote du mutilak txartelen bat? Lortuko ote du sartzea?