Sosuke itsasora begira dagoen labar batean bizi da. Goiz batean, burua marmeladazko pote batean sartuta duen koloretako arrain batekin egingo du topo. Sosukek askatzen lagunduko dio eta elkarren arteko lilura sortuko da. Hala ere, arrainaren aitak, garai batean gizaki izan zen aztiak, berarekin itsasora itzultzera behartuko du. Ponyo koloretako arrainak haur izan nahi du eta ihes egingo du. Kaosa nagusituko da eta Ponyoren ahizpak maremoto erraldoi bihurtuko dira Sosukeren itzulera eragiteko. Ur azpiko munduaren eromenak Sosuke nahastuko du.
«LEGO Filma 2»-k, mundu osoan izugarrizko arrakasta izan zuen pelikularen ondorengoak, Bricksburg-eko heroiak hainbeste maite duten hiria salbatzeko abentura berri batean batzen ditu. Bost urte pasa dira gertaera harrigarriak gertatu zirenetik eta hiritarrek mehatxu erraldoi bati egin beharko diote aurre: LEGO DUPLO inbasoreak. Kanpoko espaziotik datoz eta besteek eraikitzeko denbora izan baino lehen dena suntsitzeko gaitasuna dute. Hauek garaitzeko eta LEGO unibertsoaren bakea berrezartzeko borrokak, Emmet, Lucy, Batman eta hauen lagunak urruneko mundu ezezagunetara eramango ditu, baita dena musikal bat den galaxia batera ere. Probatu egingo dira Eraikitzaileen ausardia, sortzeko ahalmena eta gaitasunak eta ezagutzera emango da zeinen bereziak diren benetan.
Luzia lasai bizi da bere gurasoekin, baina oso lanpetuta daudenez, ez diote denbora askorik eskaintzen. Beti abentura bila ibiliko da. Lehenengo hortza erortzen zaionean Perez sagutxoak ez dio oparirik uzten eta Luziak sagutxo ezagunari zerbait gertatu zaiola uste du...
Filmak Ninjago hirian izango den borroka kontatuko du. Lloydek eta bere lagunek (Wu maisuak gidatuta, ninja bilakatu dira, inork jakin gabe) aurre egingo diote Garmadoni, hiria menpean hartu nahi baitu.
Charles Dickinsen istorio klasikoaren bertsio animatua. Marley bere negoziokide zaharraren mamuak oharturik bere bekatuek zigorra ekarriko zutela beste bizitzan, Scrooge anker eta zikoitzak Eguberrietako Iraganeko, Orainaldiko eta Etorkizuneko Mamuak bisitatzen ditu, erakusteko nola bere bizitzaren ibilbideak eraman zuen dagoen lekura... eta nora eramango duen bere jokabidea aldatzen ez badu.