Ilusioari, eskuzabaltasunari eta adiskidetasunari buruzko Gabonetako istorio honek Bizarzuriren sorrera kontatukon digu. Finlandiako film ikusiena izan zen bere garaian.

Nico txikia, Aita Noel leratik tiratzen duten elur-oreinetako baten semea da. Hegan egin eta bere aita ezagutu nahi du. Horregatik erabakitzen du bere bila joatea. Bere abenturan Julius, urtxintxa hegalari bat eta Wilma, Aita Noeleko mendietaraino eramango dituen erbinude lotsagabe bat, izango ditu lagun. Otso talde bat ere topatuko dute: aita Noel eta bere elur-oreinak jan eta Gabonak amaitu. Nicok bere kemena erakutsi beharko du horrelakorik gerta ez dadin eta bere ametsa bete ahal izateko.