Inperioaren Kontraerasoa da, batzuen aburuz, Izarretako Gerraksaga handian ikus daitekeen film biribilena. Akzioa Hoth planeta izoztuan hasten da. Desbideraketa bat dugu gero Dagobah planetara non Lukek jedi maisu zaharrago bat aurkituko duen: Yoda. Azkenik Lando Calrissianek zuzentzen duen gas-meatzeen munduan, elkarketa dramatikoak gertatuko dira.

Etorkizun urrunean, apokalispsiaren mila urte beranduago, Lurraren zati handi bat "Fukai" izeneko baso batez estalita dago. Baso horrek pozoia aireratzen du eta intsektu erraldoiez josia dago. Gizakia gainbeheran dago, herri asko izan dira irentsiak Fukaiarengatik eta bizirik jarraitzen direnek gogor lan egin behar dute bizirauteko. Nausicaä, Haize Haraneko printzesa da, erreinu oso txiki bat. Ontziak bikain pilotatzen dituen eta intsektuak etsaitzat hartzen ez dituen neska.