Amy eta bere aita Kanadako baserri txiki batean bizi dira. Ondoko baso batean Amyk abandonatutako antzara jaioberriak dituen habi bat aurkituko du, eta horrela hasiko da abentura dibertigarri hau: Amyren laguntzaz antzarek hegan egiten ikasi beharko dute eremu epelagoetara joan ahal izateko.

Babe hirira joango da Esme, bere ugazaba andrearekin. Etxaldea pairatzen ari den estualdi ekonomiko larriei aurre egitea dute helburu eta horretarako, Babek ardi-zakur lehiaketa batean parte hartu behar du eta saria irabazi. Baina laster jabetuko dira hiria arrisku izugarriz betea dagoela.