Bost urtez aberasteko asmoz munduan zehar ibili ondoren, Westley (Cary Elwes) bere sorterrira itzuliko da, zertarako eta bere andregaiarekin, Buttercup (Robin Wright Penn) ederrarekin ezkontzeko. Neska berreskuratzeko, ordea, Vizzini eta bere menpeko maltzurrei aurre egin beharko die. Proba hura gainditurik, beste oztopo handiago batekin topatuko da aurrez aurre: Humperdinck printzea, zeinek Buttercup gajoarekin ezkontzeko asmoa baitu, nahiz eta hark ez duen maite...

Parasikologian adituak diren Venkman, Stantz eta Epengler doktoreei eskatutako ikerketa beka bat ukatu egiten diete. Lanik gabe daudenez, Mamu-Harrapatzaileak enpresa sortzea bururatzen zaie, New York ektoplasmaz garbitzeko helburuarekin. Mamu agerpenen bat-bateko gehikuntza nabarmenak zera erakusten du: deabru ahaltsu eta arriskutsu bat etortzekotan dago...

Morgan Adams piratak eta bere esklaboak, William Shawek, altxorraren mapa bat berreraikitzeko beharrezkoak diren hiru zatien bilaketari ekingo diote. Zoritxarrez, bere osaba Dawg ankerra da azken piezaren jabea. Baina abentura hasi aurretik matxinada bat baretu beharko du Morgan Adams kapitainak, eta egoera are gehiago korapilatuko da Britainia Handiko Koroa ere bere aurka jartzen denean.