Tuck Pendelton (Dennis Quaid) pilotu suharrak esperimentu baterako aurkeztuko du bere burua. Esperimentuaren nondik norakoa hauxe da: pilotuak kapsula baten barruan miniaturizatu beharko du, kapsula untxi baten barrenean kokatzeko. Gaizkile batzuk asmakizunaz jabetu nahian arituko dira eta, azkenean, Pendeltonek untxi baten barruan ez, baina gizaki baten barruan bukatuko du, gizaki hipokondriako baten barruan, hain justu ere. Aurrerantzean, biak ala biak elkarri laguntzeko beharrean izango dira, Tuck Jacken gorputzetik aterako bada.

Pippi galtzaluzeren aita pirata ekaitz bortitz batean itsasora eroriko da. Itsasoan galdu baino lehen, lehorreko etxean itxaroteko eskatzen dio, berandu baino lehen bertara joango dela eta. Hartara, gure Pippi bere etxera bidean abiatuko da. Bertan etengabeko abenturak biziko ditu, Mr Nilsson tximinoarekin, bere zaldiarekin, urrea bete kutxarekin eta, nola ez, Tommy eta Annika lagun kutunekin.