Kleopatra ederrak Julio Zesarri egizpziarrak erromatarrak baina eraikitzaile hobegoak direla frogarazi nahi dio, eta horretarako Numerobis arkitektoari hiru hilabeteko epean jauregi bat eraikitzeko ardura emango dio. Numerobisek ez du uste betekizuna horren epe motzean burutzeko gai denik, hortaz galiarren herrira joan eta Panoramix adiskideari laguntza eskatuko dio. Hortaz, bi adiskideak, Asterix, Obelix eta Idefixekin batera Alexandriara joango dira. Elkarrekin batera jauregia eraikitzen saiatzen diren bitartean hainbat oztopo eta arrisku gainditu, Esfingea eta piramideak bisitatu eta Nilo ibaian nabigatuko dute, bai eta espetxean egonaldi bat izan ere...
Luke misteriozko istorioen zale amorratua da. Egun batean, amonak sorginen existentziari buruz kontatutako elezaharrek mundu misteriotsu batean sartzen dute.
Peter, 12 urteko mutil errebeldea da. Londresko umezurtz-etxe ospel batean pasatu du bere bizitza guztia. Eldarniozko gau batean Sekula Betiko izeneko pirata, gerlari eta maitagarrien mundu fantastikora eramana ikusiko du bere burua. Abentura zirraragarriak bizi dituen bitartean ahaleginduko da argitzen zergatik bere amak abandonatu zuen umezurztegian jaio eta berehala. Tigrilla izeneko neska gerlaria eta Garfio kapitainaren lagun berriaren laguntzarekin Bizarbeltz gupidagabeari aurre egin beharko dio Sekula Betiko herrialdea salbatzeko eta bere benetako patua aurkitzeko: Peter Pan izenez betirako ezaguna izango den heroia bihurtzea.