Bere osaba-izeben etxean opor gogaikarriak oraindik bukatu ez, eta Harry inoiz baino urduriago dago. Ron eta Hermionen berririk apenas izan duen, eta Hogwarts-en zerbait misteriotsua gertatzen ari ote den susmoa harturik dago. Izan ere, behin behar eta, azkenean magia eta aztikeriako ikastetxean ikasturte berria hastearekin bat, haren barneko susmorik beldurgarrienak egia bihurtuko dira.

Hamasei urte bete berriak dituela, Harryk seigarren kutsoari ekiten dio Hogwartsen, noiz eta gertakari izugarriek ingalaterra astintzen duten garaian. Quidditch taldeko kapitaina izendaturik, entrenamenduek, azterketek eta neskek haren denbora guztia betetzen diote. Hala ere, ustezko lasaitasuna ez da luzarokoa izango. Eskola babesten duen seguritate krontola nahikoa ez, nonbait, eta bi ikaslek eraso bortitza nozitzen dute. Dumbledorrek badaki berandu gabe profezia bete egingo dela, hots, Harry eta Voldemort hil ala bizi borrokatuko diren unea gertu dela, alegia.

AEB, Illinois estatuko Winnetka udalerria. Kevin McAllister (Macaulay Culkin) kide ugariko familia bateko zortzi urtetako mutikoa ezustean etxean bakarrik gelditu da, bere familia osoa Frantziara oporrak pasatzera joan denean etxean laga baidute. Kevinek bere kaxaz baliatzen ikasi eta bere etxea nahiz auzoko gainontzeko itxitako etxebizitza guztiak lapurtzeko asmoa duten Harry eta Marv (Joe Pesci eta Daniel Stern) lapur aldrebesei aurre egin beharko die. Amak (Catherine O'Hara) semea faltan bota bezain laister, Kevinen bila itzultzeko Chicagorako hegaldia hartuko du.

Asmatzaile batek Billy semeari izaki samur eta bitxia da oparitu dio, mogwai bat. Opari xalo hau, ordea, Estatu Batuetako herri txiki bateko gaiztakerien olatuaren jatorria izango da. Mogwai bat zaintzeko oinarrizko hiru arauak hausten direnean hasten da dena: ez bustitzea, eguzkiaren argiak ez ematea, eta garrantzitsuena, gauerditik aurrera ezer ez jatea.

Eguberrietan, Kevin McCallister (Macaulay Culkin) mutikoa eta bere familia oporrak igarotzeko hegazkin bat hartzear daude, baina Kevin nahastu eta New York hirira eramango duen hegazkinera igoko da, bertan bere burua bakar-bakarrik eta inoren laguntzarik gabe aurkituz.

Izotz Aroko gure protagonisten bigarren filma dugu hau, nahaspila ta gorabehera ugari izango dira gainera. Azkenean animali guztiek pentsatzen zutena gertatzen hari da, izotza urtzen hari da ta horrek eragingo dituen kalteak ikusita, animali guztiek emigrazioa hasten dute mendiaren magaleraino babes bila, baino betiko moduan Sid. Manfred eta Diegok sekulako abentura biziko dute, baita ere beste Mamut bat aurkitu ere...