Harry Potter mutiko famatua da, bere gurasoengatik. Gurasoak hil zirenez, bere osaba-izeba eta bere lehengusu Dudley-kin biziko da, baina etxe horretan inork ez du Harry maite. Bere izeba eta Harryren ama, ez ziren oso ondo konpontzen eta horren ondorioz, Harryri kalte egingo dio. Harry Potterren egun guztiak berdintsuak dira, baina egun batean gutun bat helduko zaio, Hogwarts eskolan onartuko dutela jakinaraziko diote. Momentu horretatik Harryren bizitzak bira handi bat emango du. Eskola hartan benetako lagunak egingo ditu eta magia egiten ikasiko du.
Charlie mutiko txiro bat da. Etxe txiki batean bizi da bere gurasoekin eta aitona-amonekin eta ia ez dira sartzen bizilekuan. Beti berdina jaten dute, ez dutelako janaria erosteko dirurik. Umea bizi den hirian munduko txokolate fabrikarik handiena dago baina, aspalditik, inor ez da sartu lantegian. Egun batean, Willy Wonka jaunak, hango nagusiak, esaten du bost urrezko bilete sartuko dituela txokolatina paketetan eta lortzen dituztenak bere lantokira sartuko direla. Lortuko ote du mutilak txartelen bat? Lortuko ote du sartzea?