Oihaneko erregeak erretiroa hartzea erabaki du, eta haren ondorengoa hauteskundeen bitartez aukeratuko dute. Mangu asto xaloa da, handikerietatik guztiz bereiz bizi dena. Halako batean, bere burua hautagai ikusiko du, eta trikimailu politikoak bertatik bertara ezagutuko ditu. Superbusen aurka lehiatu beharko du, oihaneko erregearen ondorengo kutuna. Borroka horren erdian, ordea, Miss Fina sartuko da.