Sorginak, ipotxak eta botere magikoak nahasten dituen Erdi Aroko ipuina. Bavmorda sorgin eta erregina gaiztoaren gazteluko mazmorretan, preso batek neskato bat erdituko du. Profezia zahar baten arabera, sorginaren erregealdiari amaiera emango dio neskato honek. Emaginak neskatoa sorginaren amorrutik salbatu nahiko du, baina gazteluko txakurrak atzetik dituela, sehaska ibaira bota beste aukerarik ez du izango. Korronteari esker, ipotxen herri batera iritsiko da sehaska, eta han Willow ausartak adoptatuko du neskatoa.
Alagaësia eskualdeko baso mitiko batean, Eragon baserritar gazteak harri urdin eder eta bitxi bat aurkitu du. Familiak negu gogorra igaro ahal izateko, mutikoak harria janariagatik aldatzea erabakiko du, baina harrituta ikusiko du herensuge bat jaiotzen zaiola harritzat zuen arrautzatik.