Inperioaren Kontraerasoa da, batzuen aburuz, Izarretako Gerraksaga handian ikus daitekeen film biribilena. Akzioa Hoth planeta izoztuan hasten da. Desbideraketa bat dugu gero Dagobah planetara non Lukek jedi maisu zaharrago bat aurkituko duen: Yoda. Azkenik Lando Calrissianek zuzentzen duen gas-meatzeen munduan, elkarketa dramatikoak gertatuko dira.

Luke Skywalker eta Leia printzesa Tatooinera Han Solo askatzera joateko galaxia guztiko gangster beldurgarriena den Jabba the Hutten ezkutalekura doaz. Behin hiruak berrelkartuta, taldeak indar inperialen aurka borrokatzeko asmoz Endorreko ilargiko basoetan bizi diren ewok izakiak erreklutatzen dituzte. Bienbitartean, Enperadoreak eta Darth Vaderek Luke alde ilunera erakartzeko azpilanean dabiltza, baina gazteak bere aitaren Jedi espiritua berpizteko borondatea du. Gerra zibila indar errebeldeen eta babesgabe eta osatzeke dagoen bigarren Izar Hiltzailearen arteko borrokan amaitzen da, eta gudu honek galaxiaren patua erabakiko du.