"Ainbo: Amazoniako gerraria" heroi epiko baten zeharkaldia da, Amazoniako herri indigenen bizi-eremuan barrena egiten duena. Mezu ekologista garbia dakar, natura neurriz kanpo ustiatzen dabiltzan horien aurrean. Ainbo txikia Amazoniako oihan sakonean bizi da. Ama galdu ondoren, herrixkako nagusiekin haserretu da arkulari gaztea, eta bidaia bati ekingo dio bere herria gizon zuriaren handinahi suntsitzailetik salbatzeko. "Ainbo" heroi gazte baten eta bere espiritu gidarien bidaia epikoa da: Dilo, armadilo txiki eta jostalaria; eta Urde, tapir mardula. Elkarrekin ekingo diote bilaketari, Amazoniako oihan zoragarriaren erdian dagoen euren bizilekua salbatzeko.
Horton elefante berezia da, hauts pinporta batean bizi diren izaki ñimiño batzuk entzuteko gai den animalia bakarra bait da. Oihaneko gainerako animaliek Horton burutik gaizki dagoela uste dute, eta hauts pinporta deuseztatzen saiatuko dira, baina Hortonek gogotik defendatuko ditu pinportako herritarrak.