Pickles familiak edozein etxek bizi dezakeen abenturarik handienari aurre egin beharko dio: haur berri baten jaiotzari. Gurasoak jaioberriaren etorreraren zain dauden bitartean, Dylan, bere anaia nagusia, Tommy, eta bere lagunak, kimuaren bihurrikeriek bere bizimodua mehatxatzen dutela pentsatzen dute, eta, horregatik, etorri zen ospitalera itzultzen saiatuko dira. Klinikarako bidaian, haurrak galdu egiten dira eta mehatxuzko itzalez, otso batez, azti misteriotsu batez eta zirku batetik ihes egin duten tximino gosetuen talde batez betetako baso handi batean amaitzen dira.