Sarah neskatoak labirinto bat gurutzatu beharko du bere anaia txikia erreskatatzeko. Iratxo batzuek bahitu dute anaia, eta iratxoen errege den Jareth boteretsuaren esku dago. Sarah berehala ohartuko da labirintuan gauzak ez direla diruditen bezalakoak.
Horton elefante berezia da, hauts pinporta batean bizi diren izaki ñimiño batzuk entzuteko gai den animalia bakarra bait da. Oihaneko gainerako animaliek Horton burutik gaizki dagoela uste dute, eta hauts pinporta deuseztatzen saiatuko dira, baina Hortonek gogotik defendatuko ditu pinportako herritarrak.