Danielek Miyagi jaunarekin haren sorterrira bidaiatuko du, Okinawara. Baina Daniel gaztearentzat mundu berri eta exotiko baterako bidaia da, honetan ordurarte ezagutzen ez zituen bere maisuaren iraganeko gauzen berri izango du. Aldiz, Miyagirentzat hiltzorian dagoen bere aita azkeneko aldiz ikusi eta nerabetzaroko neskaladuna zuen Yukirenganako maitasuna berreskuratzeko aukera izango da. Gainera, Miyagiren itzulerak bere iraganeko arerioa zen Satorekin etsaitasuna berpiztea suposatuko du, etsaitasun honek Daniel bera ere kulturen arteko talka eta borroketara bultzaraziko du. Orain, karate txapelketatetaik, ikuslegoaren energiatik nahiz sortetxeko segurtasunetik urruti dagoela, Danielek bere erronka handienari aurre egin beharko dio, maisua ikasle bilakatu eta ohorearen salneurria bizitza bera bihurtu baita.

Juliek gurasoak galdu zituen umea zela. Orain, hamazazpi urterekin, nerabe zaila bihurtu da, eta amonak Miyagi jaunaren babespean aste batzuk uztea erabakitzen du, bere jarrera zuzentzen saiatzeko. Baina 'Alpha Elite'ren helburu bihurtuko da Julie, bere institutuan diziplina militarra darabilen taldea, eta hari aurre egiten ikasi beharko du.