Ehizatzen ez dakien hartz zuria da Norman. Badu dohain berezi bat, ordea: bere aitonak bezala, gizakiei hitz egiteko gaitasuna du! Vera marketin zuzendaria da eta egun batean Artikoan azalduko da telebistarako iragarki komertzial bat filmatzeko, bere nagusi dirudun eta harroputz Greene jaunarentzat luxuzko etxeak sustatzeko helburuz. Norman berehala konturako da zerbait egin behar duela bere etxea, Artikoa, salbatzeko.