Chihiro 10 urteko neska da, eta bere gurasoek -Akio eta Yugo- etxez aldatu behar dutela esaten diotenean, asko nahigabetzen da. Etxe berrirako bidean galdu egiten dira eta tunel misteriotsu bat aurkitzen dute, eta jakinguraz beterik, barnera doaz. Familia txikia itxuraz abandonaturiko herri baten kalean sartzen da, jatetxez betea, eta aitak bazkaltzeko leku on bat topatzen du. Baina gurasoak jan eta berehala sorginkeria baten ondorioz txerri bihurtzen dira. Chihiro mundu misteriotsu eta magiko horretan dagoen bainuetxean bizirauten saiatu beharko da.

Muromachi Aroan (1336-1573), Ashitaka, Emishi printzipea dena, herriaren aurka egin nahi duen munstro (Nago) batekin borrokatzean zaurituta geratzen da. Zauri horrek madarikazio bat du eta sendabide bila, Nagoren bizilekurantz doa. Hor hiru indar daude borrokan. Basoko animaliak, non Mononoke neska otsoekin bizi den; herritarrak, burdin labeen bidez bizirauten dutenak eta burdin bila basoko zuhaitzak moztu behar dituztenak eta Samuraiak, herria harpilatu nahi dutenak. Animazio japoniarreko pelikula onenetarikoa (edo onena).

Bazen behin zingira batean bizi zen Shrek izeneko ogro bat. Halako batean, bere bakardade baliotsua galtzen du, ipuinetako pertsonaia gogaikarriek bere pantanoa inbaditu baitute, erreinua utzi behar izan baitute, Lord Farquad printzeak behartuta. Euren erreinura bueltatzeko asmoz, Shrekek Farquaadekin hitz egitera behartuta dago, berak errege izaten saiatzen den bitartean.