Gurumes erreinuan, landa eta soro guztiak suntsitzen ari da bertako erregea, munduko jaki hoberenak erosteko behar dituen errubiak aurkitzeko, madarikatua izan baita eta bere gosea ezin dezake ase aurrekoa baino hobea den janari plater bat jaten ez badu. Bere madarikazioa kentzeko, Bongo eta Pasta, bere jarraitzaileak, bidaltzen ditu faltatzen zaizkion 3 dragoi bolen bila. Beste aldetik Bulma izeneko neskatxa bat Dragoi bolen bila ere dabil; orduan Goku-rekin topo egiten du, Dragoi bola bat baitauka. Baina Goku-ren dragoi bola Bongok eta Pastak lapurtzen dute; ohartutakoan, Bulma eta Goku haien bila doaz. Bidaian, Oolong-ekin —eraldatzeko gaitasuna duen txerriarekin— aurkitzen dira, Pansy izeneko neskatxa bati erasotzen ari diona. Goku Oolong-en aurka burrukatzen da, baina burrukaren erdian Yamcha-ren lurraldeetara heldu eta hark erasotzen dio; hala ere, Bulma ikustean ihes egiten du.

Son Goku eta Krilin Dortoka maisuari entrena ditzan eskatzen diote; hark dio Deabruaren gazteluko Loti Ederra ekarri behar diotela. Goku eta Krilin badoaz, baina Yamcha eta besteak euren bila doazenean, Dortoka maisuak jolas-parke batetara joan direla dio, eta bila doaz.