Beste planeta bateko izaki txiki bat abandonatuta geratu da Lurrean, ontzia beren planetara itzultzean, berau ahaztuta geratu denean. Erabat bakarrik dago eta beldurra du, baina haur baten lagun egingo da, eta honek etxean gorde du. Estralurtarra zientzialariek eta poliziak aurkitu baino lehen bere planetara itzultzeko modua aurkitu nahi dute mutikoak eta haren anaiek.
Sorginak, ipotxak eta botere magikoak nahasten dituen Erdi Aroko ipuina. Bavmorda sorgin eta erregina gaiztoaren gazteluko mazmorretan, preso batek neskato bat erdituko du. Profezia zahar baten arabera, sorginaren erregealdiari amaiera emango dio neskato honek. Emaginak neskatoa sorginaren amorrutik salbatu nahiko du, baina gazteluko txakurrak atzetik dituela, sehaska ibaira bota beste aukerarik ez du izango. Korronteari esker, ipotxen herri batera iritsiko da sehaska, eta han Willow ausartak adoptatuko du neskatoa.