1926. urtea. Mundu osoan zehar bidaiatu du Newt Scamander gazteak, izaki magiko ugari aurkitu eta dokumentatzeko. New Yorkera iristean geldialdi labur bat egiteko zuen, baina izaki fantastiko batzuk maletatik ihes egingo diote eta honek mundu magikoa eta Muggle mundua arriskuan jarriko ditu. J.K. Rowling, Harry Potter sagaren sortzailearen eskutik datorren spin-offa.

Kleopatra ederrak Julio Zesarri egizpziarrak erromatarrak baina eraikitzaile hobegoak direla frogarazi nahi dio, eta horretarako Numerobis arkitektoari hiru hilabeteko epean jauregi bat eraikitzeko ardura emango dio. Numerobisek ez du uste betekizuna horren epe motzean burutzeko gai denik, hortaz galiarren herrira joan eta Panoramix adiskideari laguntza eskatuko dio. Hortaz, bi adiskideak, Asterix, Obelix eta Idefixekin batera Alexandriara joango dira. Elkarrekin batera jauregia eraikitzen saiatzen diren bitartean hainbat oztopo eta arrisku gainditu, Esfingea eta piramideak bisitatu eta Nilo ibaian nabigatuko dute, bai eta espetxean egonaldi bat izan ere...

Rodney asmatzaile bikainak, mundua leku hobeago bat egitea du amets. Cappy neska exekutiboa robot erakargarria da, zeinetaz Cappy maiteminduko baita. Ratcher tirano korporatiboa dugu; eta gero Soldatzaile Handia dago, iparra galdu duen asmakari aparta, bide okerretik dabilena, harik eta Rodney ameslariarekin topo egiten duen arte. Azkenik, Herdoilduak izeneko robot taldea dago, Kerten izeneko robotak gidatutakoak.