KAIN izeneko pirata ontzia. Altxor bat harrizko buru baten barruan gordea, itsasoaren erdian. Karramarro itxura duen uhartea; itsaslabar izugarri bat da sarbide bakarra. Pagoda itxura duen taberna. Loro biltegi bat, itsaslabarretik zintzilik... eta gaztelu ikaragarri bat harkaitzaren gainean. “Karramarro” da, KARRAMARRO UHARTEA. Piratak bihotz onekoak dira, ahots eta belarri ona dute gainera. Altxorrak bilatzen dituzte, esklabo trafikatzaileen aurka borrokatzen dira eta, batez ere, abestu egiten dute. Denek DIMITRI KAPITAINAK izan ezik, abesten ez dakien “Karramarroko” pirata bakarra baita.